Behin betiko behin betiko
sinple bezain tinko
ez dugu etsiko.
Behin betiko behin betiko
sinple bezain tinko
Euskaraz eta kitto! Etxean eta kalean
berdin berdin jolasean,
eskolan, lanean,
tristuran eta pozean.
Dakitenek erabiliz
ez dakitenek ikasiz.
Herri bat osaturik
euskaraz nahi dugu bizi
Hasi etxetik eta kalera
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berri bat:
euskaraz Euskal Herrian (bis)
jueves, 10 de noviembre de 2011
BIOLONTXELOA jo nahi duzu? Arkuak markatzen duen puntua borobilaren barruan mantendu behar duzu, saguaren laguntzaz.
Kalean ikusten dituzuen musikariak entzuten gelditu al zarete inoiz? Eta munduko orkestrarik famatuenetariko bat baldin bada?? Hau izan zen Copenhageko geltokian gertatutakoa, musikagile bikainak benetan!
Mingain zorroztuak ginen
zuri, hori, berde eta gorri ginen
Barakaldon beterano ginen
arriskua ginen, erromeria ginen.
Su iraultzaile ginen
enpresari eta sindikatu ginen
lesbiana, hetero gay ginen
gehiegi izan ginen, nahikoa ez ginen
Euskalakari izango gara.
Pausoz, pauso, gelditu barik
pausoz pauso, maitatu, ari
pausoz, pauso euskalakari! (bis)
Eserita, zer itxoiten zenuen?
beldurtuta, nekatuta ote zinen...
trena pasa da eta zu begira hemen
ukabila ginen eta hitza ginen
Euskalakari izango gara!
Pausoz...
jueves, 17 de marzo de 2011
Kaixo guztioi!!
Hemen daukagu musikagelako blog berria, eta agurra emateko , zer iruditzen zaizue, Ken 7 taldearen Ilargia kanta abesten hasten bagara? Anima zaitez!