miércoles, 25 de octubre de 2017

EUSKAL JAIA

 
Irailaren 29an Euskal Jaia ospatu genuen. Egun horretarako hormairudi polit batzuk prestatu genituen Otxartaga parkea apaintzeko. Aurtengoak benetan polit politak izan dira! Otxartaga parkean San Felix ikastetxeko ikasleekin elkartu ginen , eta denok elkarrekin Goazen taldeko "Gure Nahia" kanta abestu eta dantzatu genuen. Oso ondo pasa genuen egun horretan.


viernes, 25 de noviembre de 2016

Abenduaren 2an Euskararen eguna ospatuko dugu. Egun horretarako kanta desberdinak lantzen ari gara, hona hemen musika gelan lantzen hasi garena, Kaxianoren Itsasontzi beten kanta. Badakizu zeriburuz ari den?

jueves, 26 de febrero de 2015

jueves, 22 de enero de 2015

Gero eta gutxiago gelditzen da Inauteriak iristeko, Kantak ondo ikasi dituzu?? Pixka bat entsaiatu nahi baduzu, hemen dituzu egun horretan abestuko ditugunak!! 



Aurten , bi euskal dantza ikasten ari gara. Praktikan jarri nahi badituzu horra hor bideoa eta musika!! 

 

 




http://www.goear.com/listen/ffad4c4/txulalai-

miércoles, 14 de enero de 2015

KAIXO NESKA MUTILAK!!! Laister, AGATE DEUNA eguna ospatuko dugu eta urtero bezala, eskolako partaide guztiok elkartuko gara, bere omenez abesteko. Egun horretan gurekin abesten anima zaitez!! 

AGATE DEUNA

AINTZALDU DAIGUN AGATE DEUNA 
BIHAR DA BA DEUN AGATE,
ETXE HONETAN ZORION HUTSA 
BETIKO EUKO AL DABE. 

DEUN AGATENA BATZEKO GATOZ 
AURTEN BE IAZKO BERBERAK, 
IAZ LEZ HARTU GAGIZUZ ETA 
ZABALDU ZUEN SAKELAK. 

ORAIN BAGOAZ ALDE EGITERA 
AGUR DAUTSUGU GOGOTIK, 
AGATE DEUNA BITARTE DALA
EZ EIZU IZAN DONGERIK. 

...EUP!!! 

 
Hemen ditugu Kanpazar eskolako ikasleak , ea gu ere aurten bideo ederra egiten animatzen garen !!! 

viernes, 28 de noviembre de 2014

Kaixo neska mutilak!! Laister Euskeraren eguna ospatuko dugu, eta egun horretan jarduera polit politak egingo ditugu. Horietariko bat , ondoan daukazuen kanta, guztiok batera abestea izango da, anima zaitezte ikasten!!

jueves, 5 de junio de 2014

 Dakizuenez, azken egunerako, Munduko dantzak prestatzen hasi gara , hemen daukazue 4. mailari dagokiona. Tarantella . Entsaiatzen anima zaitezte.
4.MAILA
TARANTELLA ( Italia )